Urtero legez, Buruntz-Azpi ehiza eta arrantza elkarteak ehiza eta arrantza sariak banatu zituen.
Hirurogehi lagun inguru bildu ziren Buruntz-Azpi elkarteak Basaundin duen egoitzan afaltzeko. Afalostean hasi ziren, giro ezin hobean banatu zizkieten sail ezberdinetan nabarmendu diren kideei txapelak eta oroigarriak.
Jabi Arroyo elkarteko lehendakariak hartu zuen hitza eta bertan zeuden guztiei hurbildu izagatik eskerrak eman eta gero, sariak banatu zituen Jose Mari Ortiz eta Jesus Criado ehiza eta arrantza delegatuekin batera.
Aurten onuradunak honakoak izan dira: Tomas Bardon zizare arrantzan; Juanan Matxain arrantzaldi arinean; Mikel Fernandez eta Koro Fernandez itsasoko arrantzan; Xabier Castejon galeperra kaiola eran atalean, Jesus Ferreira eta Antonio Carrasco ehiza txikia txakurrarekin modalitatean eta Victor Rodrigues plater tiroketan.