Barne arkitekturak erakusketa dugu oraingoan Miguel Angel Oriberen lan berria. Erakusketa Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan egongo da ikusgai urriaren 17ra arte. Astelehenetik igandera, arratsaldeko 17:30etatik 20:30ak arte.
Urte ugariko lana erakusten du eskultoreak eta osagai ezberdinez osatutako multzo bat da; egurrez egindako eskulturak eta serigrafiak.
Hasiera batean, zati handiko eskulturak baziren, urtetik urtera pintura eta paper gaineko serigrafia zein korten altzairua eta kobre xaflak bezalako beste teknika batzuk erabiliz osatuz joan da.
Erakusketa honetako lan garrantzitsuena kolumnak dira, herriko eskultorearen hitzetan.