04 "Eta tira eta tunba" disko berria argitaratu du Joseba Tapiak

jon-altuna 2010ko urr. 4a, 02:00

Joseba Tapiak II. karlistadako abestiekin osatu duen "eta tira eta tunba" diska berria aurkezten ari da asteotan. Gaur bertan arratsaldeko 8etan Hernaniko Biteri kultur etxean izango da eta hilaren 29an Donostian Lugaritz kultur aretoan. "Hor aterako ditugu haizeak metaletatik, doinuak listu tartetik, kantua karlistetatik (bandatik, noski)" esan digu musikari lasarteoriatarrak.

Zakurraren Bibolina disketxea sortu zuen Joseba Tapiak duela laupabost urte eta argitaratzen duen bigarren diskoa da.