[i]Ipuin kontalarien orduak[/i] gaur irekiko ditu ateak Pello Añorgarekin

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 5a

Gaur, Manuel Lekuona kultur etxeko haurren liburutegian, 4 eta 5 urte bitarteko haurrek Ipuinaren orduan murgiltzeko aukera izango dute, 18:00etatik aurrera, Pello Añorgaren eskutik.

Beste saioak

Ikasturte honetako, ipuin kontalarien orduko lehenengo saioa izango da hau. Honetaz gain, 4 eta 5 urte bitarteko haurrek, urriaren 25ean eta azaroaren 9an izango dute Pello Añorgaren ipuinak ezagutzeko aukera.
Sei urtetik zortzi urte bitartekoentzat, Ipuinaren ordua Koruko Zurutuzaren eskuetan egongo da eta urriak 20, azaroak 17 eta abenduak 1ean izango dira saioak.
Ipuin kontaketa guztiak 18:00etan hasiko dira.

Baldintzak

Lasarte-Oriako Udalak jakin arazi duenez, baldintza gutxi batzuk bete beharko dira ipuin kontalarien saioetan, hala nola, saioetara puntual iristea, programan azaltzen diren urteak errespetatzea, behin ipuina hasi eta gero gelatik ez ateratzea eta haurrak bakarrik egotea.