Haurrek istorio paregabeak bizi zituzten

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 6a

Atzo, Ipuinaren orduak haurren irudimenaren ateak ireki zituen. Manuel Lekuona kultur etxeko haurren liburutegia 4 eta 5 urte bitarteko umez bete zen eta, lehenengo saio honetan, Pello Añorgaren istorioak entzun zituzten. Haurrak erne egon ziren saio osoan zehar eta ipuin desberdinetaz ederki gozatu zuten. Gainera, hainbat pertsonaia eta leku ezagutzeko aukera izan zuten, zoologikoa, esate baterako.