David Martin Zumaiako Zakila biran garaile

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 7a

Asteburu honetan, herriko korrikalariek bi proba gogorretan parte hartu zuten. Batetik Zumaiako Zakila Bira lehiatu zen larunbatean, urriaren 2an. Bertan, beroari eta haizeari aurre egin behar izan zioten korrikalariek eta David Martin herritarrak garaipena eskuratu zuen. Baina ez zen proban ongi ibili zen lasarteoriatar bakarra izan.
Bestetik, Done Jakue bidean zehar egiten den Orreaga-Zubiri lasterketa ere burutu zen igandean eta lasarteoriatar talde bat egon zen bertan.

Zakila bira

Larunbatean, 700 bat korrikalariek parte hartu zuten Zumaiako Zakila bira proban. 20 kilometrotako ibilbidean bero izugarria eta haizea jasan behar izan zituzten lasterkariek.
Zouinat Mouloud eta Aiamad Bouziane atleta marokoarrak lasterketa osoan buruan egon ziren.
Baina, helmugarako hiru kilometro falta zirela, David Martin lasartearrak bi korrikalariak pasa eta helmugara bakarrik iritsi zen 01:08:21 denbora eginez.

Lasarteoritarrak fin

Davidez gain, beste bi lasarteoritar ere fin ibili ziren, batetik Gonzalo Sukunza bosgarren postua eskuratu zuen 01:10:02 denborarekin eta 01:12:30-ko markak bederatzigarren postua eman zion Jose Luis Delgadori.
Baina ez ziren proba honetan parte hartu zuten herritar bakarrak izan.
Hauek dira lasterketa bukatu zuten herritarrak eta haien denborak: Javier Olazagoitia, 01:25:57; Juan Mari Marcos, 01:26:44; Javi Gil, 01:30:01; Francisco Borja Romero, 01:31:19; Luis Enrique Gallego, 01:33:07; Fede Otaegi, 01:33:45; Eduardo Rivas, 01:34:40; Pablo Ucero, 01:39:40; Igor Amantegi, 01:41:01; Joxe Goikoetxea, 01:41:42; Jose Ramon Mendizabal, 01:41:47; Jose Luis Duran, 01:43:45; Pablo Garmendia, 01:44:31; Joseba Lertxundi, 01:46:09; Mikel Ormazabal, 01:47:51; Aitor Sorozabal, 01:51:12 eta Peio Fadrique, 01:51:35.

Orreaga-Zubiri

Bestalde, igandean, urriaren 3an, Orreaga-Zubiri proba lehiatu zen. 800 korrikalariren artean, Ostadar taldeko kirolariak eta herritar batzuk parte hartu zuten.
Done Jakue bideko 21,5 kilometrotan egiten den lasterketa honetan, parte hartzaileek mendiko bide, errepide eta zoru desberdinetan egin behar dute korrika Zubirira iritsi baino lehen.
Herriko azkarrena, Julen Ollokiegi izan zen 1:38:14 denborarekin, besteek honako denborak egin zituzten: Jose Ignacio Elvira, 1:42:23; Mikel Izagirre, 1:48:22; Joseba Iparraguirre, 1:51:17; Sergio Rivera, 1:56:58; Xabier Prada, 1:59:39; Jose Ignacio Mendiluce, 2:07:33; Juan Mari Sarobe, 2:17:42; Jesus Balerdi, 2:17:42; Juan Prieto, 2:17:42; Maite Toquero, 2:17:42; Josean Hernandez, 2:23:13 eta Oihana Salazar, 2:34:34.