Kukuka gatoz gaur zuengana, bai. Zergatik Kukuka? Ui! Hori galdera! Zergatik, zergatik, zergatik... Zergatik izango da, bada? Ez al duzue esaera zaharra ezagutzen, ala? Adi, bada, adi... "Kukuaren soinua aittu ezkero, poza". Ulertzen? Poza. Poza! Poooza! Horregatik gatoz Kukuka zuengana gaur, gure poooza zuen poooooooooza ere izatea gustatuko litzaigukeelako. Horregatik Kukuka ari gu. Ari eta ari Kukuka gu.
Ea nondik gatozen? Uiii... historia luzea du horrek. Dozena urte luze pasatako historia da gurea, Zabaleta auzoan hasia. Hantxe entzun zuten kukua lehenengo aldiz. Ume, zahar, heldu eta gazte bildu plazan eta kukua entzun zuten. Ez kukuak kantatutako kukua, ez, ez, ez... hori gauza arrunta da Zabaletakoentzat. Errazegia. Ez, bertako txoriburu koadrila batek egin zuen kuku! Oholtzara igo, oihalaren atzetik gorde eta kuku! egin zuten pajaruek. Oihala altxa gero eta... antzerkia egin zuten oholtza gainean lehenengo aldiz. Txoriburu eta eztxoriburuen pozerako, antzerkia egin zuten. Hori lehenengo aldian. Eta hurrengo aldietan gehiago. Pooooooza gehiago.
Horrenbeste poza auzoan ezin kabituz, oholtza eta oihala mokoan hartu eta Landaberri Ikastolaraino egin zuten hegan. Txoriburuek eta pajaruek, denek, flop! flop! flop! egin zuten hegan. Eta bertan, kuku!... eta antzerki gehiago egin zuten. Eta pooooza gehiago. Umeek eta gurasoek poooooza handia hartu zuten. Eta dantzan hasi ziren orduan. Logiko, ezta? Antzerkiari utzi gabe, dantzari ekin zioten. Bederatzi urte pasa dira flop! flop! flop! egin zutenetik.
Orain, herri osora zabaldu da poza, ez bakarrik Landaberri Ikastolan, Sasoeta-Zumaburu eskolan eta Institutuan ere kuku! aittu... eta pooooza! Tira, helduen taldeak ahaztu gabe, Solaskidekoak... Ño! bada koadrila ederra, ezta! Badago pozik egoteko motiborik, ezta!
Gu pozik gaude, benetan. Kukuka ari eta ari pozik gaude. Eta lasartear guztiekin konpartitu nahi dugu gure bizipoza. Zuekin ere bai, jakina, horregatik gatoz zuengana. Begira. Aittu. Ondo aittu, e! Kukuka ari baikara gu, e! ez txantxetan. Aittu, beraz. Begira. Ez despistatu:
Lasarte-Oriako KUKUKA Antzerki eta Dantza Eskolak antolatua, jaialdi handi bat ospatuko da datorren urriaren 30ean, Zubietako Frontoian, arratsaldeko 18:00etan, bertan PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSek beren ikuskizuna eskainiko dutelarik.
Asko gozatuko dugula badakigu, baina guk asko-asko-ikaragarri-asko gozatu nahi dugunez, denok aldi berean hanketan behera pixa egiteraino gozatu nahi dugunez, bada... zera... ideia bat txoriburururatu zaigu. Jijijiji. Ideiatxo bat baino ez. Jiiiiiiiijijijijiii. Baina ez beldurtu, e! Lasai. Ez beldurtu zuek. Juajuajuaaaa... (ai ene, hau barregura...). Oholtzara igo beharko duzue, horixe besterik ez da. Zuen elkarteko batzuk oholtzara igo eta gurekin konpartitzea nahi dugu, modu alaitsuan. Talde bakoitzari Pirritx eta Porrotxen kanta bat eskainiko zaio koreografia erraz baten bidez oholtza gainean dantzatzeko. Lasai, ez da Kristo bera izan behar miraria lortzeko, ordu pare bat aurretik entsaioa egin eta listo, eta zalantzaren bat baduzu, deitu lasai 655 847 345 telefonora.
Pooooooooza eta goooooooooza gero...
Kuku!
Kukuka Antzerki eta Dantza Eskola