Erregionalen derbia larunbatean Michelinen

Txintxarri 2010eko urriaren 8a

Nahiz eta zubia izan, kirolak ez du atsedenik hartuko gure herrian.
Partida ugari ikusi ahalko dira Michelin kirol guneko futbol zelaian.

Derbia erregional mailan

Horien artean esanguratsuena, I. Erregional mailako herriko bi taldeen artean izango den derbia dugu.
Ostadar eta Texas Lasartearra taldeko taularen erdiko postuetan daude, 3. jardunaldia jokatu ostean.
Ostadarrek erregional taldea sortu du iazko ohorezko jubenileko taldeko jokalariekin eta Igor Bere dute entrenatzaile. Talde honek partida bat berdindu du, bina, etxean Añorgaren aurka eta kanpoan, aurreko asteburuan 1-2 irabazi zion Hernaniri eta lehenengo jardunaldian, Vasconiaren aurka galdu zuen.
Texas Lasartearrak, berriz, iazko taldearekin jarraitzen du bai zelaian, baita eserlekuan ere. Honela, Koldo Ageitosen mutilek etxean bi partida galdu dituzte Usurbil eta Andoaingo Ontzerriren aurka eta kanpoan Danenari 1-2 irabazi zioten.
Bihar 17:15ean, hasiko da partida eta herritarrei hurbildu eta animatzeko gonbita egin nahi diete.