Euskal dantzak ikasteko gogorik bai?

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 8a

Euskal Dantzak gustatu eta ikasi nahi dituzula? Orain duzu aukera. Urteetan esperientzia lortutako ikasleen eskutik, gainera.
Izan ere, Felix Telleriak zuzentzen duen dantza taldeak ere ikasturteari hasiera emango dio, hurrengo ostegunean, hilaren 14an Landaberri institutuan, R.E.M. ohiaren eraikinean egingo den bilerarekin, hain zuzen.
Honetan, kurtsoaren nondik norakoak azaldu eta ordua eta egunak markatzeaz gain, helduak eta gazteak erakartzeko ideia ezberdinak jasoko dituzte.
Honen ostean, Landaberri B.H.I institutuan, R.E.M. ohiaren eraikinean izango dira dantza saioak.
Dantza taldeak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu. “Esperientzia oso polita da, eta gainera, ikasitakoa erakusteko aukera dago hainbat ekitalditan parte hartuz” azaldu digute antolatzaileek.