Lasarte-Oriako Udalaren Hirigintzako Departamentuak jakinarazi zuen bezala, Bekokale Bidea itxia egon da, kiroldegiaren paretik Bekoerrotako bidegurutzeraino.
Orain berriz, lanak aurrera joan ahala, norabide batean ireki dute bidea, honela, Loidiko tuneletik anbulatoriorantz joateko bidea zabalik dago. Erdialdetik Loidiko tunelera joateko bidea berriz, Goikaletik izango da.
Espainiaren Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak sustatuta, Lasarte-Oria-Hernaniko ur zikinak bulkatzeko hodiaren lanak dira Bekokalen egiten ari direnak.
Obrak burutzeko epea hilabetekoa da eta urriaren 14an lanak amaitzea aurreikusten dute, beraz datorren asterako amaitzea aurreikusten dute.