Lasarte-Oriako Udaleko Kultura sailak urtero antolatzen duen literatur tailerra hasiko da gaur Manuel Lekuona kultur etxean.
Tailerreko saioak ostiraletan izango dira eta 16:00etatik 19:00etara iraungo dute. Doako tailerra da eta interesa duen edonori irekita dago.
Parte hartu nahi dutenek gaur egingo den lehen bilerara hurbiltzea besterik ez dute.