Kantuan hasi ziren astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 8a

Lehengo astelehenean, urriaren 5ean, Xumela kantuzaleen taldeak hasiera eman zion ikasturteari. Hemendik aurrera, Josu Txapartegi Txapasek zuzentzen duen taldea astelehenero bilduko da, 19:30etik aurrera Landaberri BHIn, urriaren 11n, izan ezik. “Zubia dela eta, ez da entsegurik egingo. Beraz, urriaren 18an izango da hurrengoa,” azaldu digute arduradunek.
Xumela euskal kantutegiari astindu bat eman nahi dion guztiari irekia dago. Kantuzaleen talde honen arduradunek herritarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera, “nahiz eta musikarik ez jakin, kantatzea gustuko baduzu zatoz gurekin. Astelehenero biltzen gara eztarriak berotzera eta ongi pasatzera.”
Honetaz gain, aukera ona da lagun euskaldunak egin nahi dituen edonorentzat.