Istorio harrigarriak entzuten

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 8a

Asteartean, Manuel Lekuona kultur etxeko haur liburutegian burutu zen Ipuinaren orduak, hurbildu ziren umeen irudimenaren ateak ireki zituen.
Ikasturteko lehenengo saio honetan, liburutegia 4 eta 5 urte bitarteko umez bete zen eta Pello Añorgaren istorioak entzun zituzten.
Haurrak erne egon ziren saio osoan zehar eta ipuin harrigarrietaz ederki gozatu zuten. Gainera, hainbat pertsonaia eta leku ezagutzeko aukera izan zuten, zoologikoa, esate baterako.