Zaharren omenaldiko ospakizunak gaur hasiko dira

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 8a

Urtero legez, Lasarte-Oriako Udaleko Gizarte Zerbitzu, Enplegu eta kooperazio arloak Zaharren omenaldi eguna antolatu du.
Egun hori igandean, urriaren 10ean, ospatuko den arren, gaur hasiko dira egun honekin lotuak dauden beste ekimenak. Izan ere, Biyak-Bat erretiratuen elkartean aurten urrezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteei oroigarri bat emango zaie.

Haurren harritxoa

Herriko haurrek ere gure herriko pertsona adinduei bere omenaldia berezia egiten diete.
Ama Guadalupeko Extremadura etxeak sustatuta, marrazki eta olerkiak prestatzen dituzte haurrek egun honetarako.
Bihar eguerdian, olerki eta marrazki hoberenei saria emango zaie Biyak-Bat erretiratuen elkartean.

Igandeko egitaraua

Igandean, izango da herriko adinduen egun handia.
Goizeko 11:00etan,San Pedro parrokian meza entzun ahalko dute. Honetan, Alboka Abesbatzak, Patxi Etxeberria bertsolariak, trikitixa taldea eta dantzariek parte hartuko dute.
Irteeran, Ostarte taldeko gazteek loreak banatuko dizkiete pertsona adinduei.
Ostean, 12:30ean, Lasarte-Oriako Biyak-Bat erretiratuen elkarteko abesbatza entzuteko aukera egongo da, Manuel Lekuona kultur etxean.
Azkenik, 14:00etan, 870 pertsona adindu bilduko dira Michelin kirolguneko pilotalekua egingo den bazkarian.

Omenaldiak

Ohikoa den bezala, bazkarian parte hartzen duten pertsona adinduenak omenduko ditu Udalak bazkalostean. Hauek Maximiano Castro, 1914. urtean jaioa, eta 1918an jaiotako Josefa Ignacia Otaegui dira.
Honetaz gain, oroigarri bat jasoko dute aurten 80 urte bete dituzten edo beteko dituzten 23 herritarrek, 11 gizon eta 12 emakumek, hain zuzen ere.