09Gpuntua, Gipuzkoako bertso txapelketako kanporaketa interesgarria Lasarte-Orian

jon-altuna-iza 2010ko urr. 8a, 02:00
Asteburu honetan erabakiko da G puntua, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final laurdenetan kantatuko duten bertsolarien zerrenda. Guztira 24 bertsolari pasatuko dira final laurdenetara, eta azken bi kanporaketa erabakiorrak larunbatean Lasarte-Oriako kultur Etxean eta igandean Irungo Amaia Antzokian egingo dira. Amaia Agirre sailkatu da jada; Ane Labakak eskura du hurrengo faserako txartela nahikoa baitu bi kanporaketa hauetako batean bertsolariren batek berak baino puntu gutxiago eskuratzea; Unai Muñoa eta Unai Gaztelumendi ere asteburuko saioen zain dira sailkatuko diren jakiteko .

Andoni Otamendi lasarteoriatarrak kantatuko du bihar larunbata arratsaldeko 17:30etan Manuel Lekuona Kultur Etxean, Gpuntua, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako seigarren kanporaketan. Haitzol Olaiz izango da gai jartzailea eta Andoni Otamendirekin batera kantatuko dute Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Amaia Iturriotz eta Oihana Iguaran bertsolariek.
Aipagarria da Lasarte-Oriako saioan kantari emakumezko gehiago direla gizonezkoak baino eta Andoni Otamendik "etxean" kantatuko duela.

Earra bertso eskola
Saioa antolatzen aritu da Gipuzkoako bertsozale elkartearekin batera, Ttakun Elkarteko Earra Bertso Eskola.
Saiorako sarrerak ostiralean eguerdiko 12ak arte daude salgai www.gpuntua.com helbidean, eta gelditzen direnak kultur etxeko leihatilan jarriko dira salgai larunbatean saioa hasi aurretik, 16:30etatik aurrera. Txapelketari buruzko informazio guztia ere aipatutako webgunean bertan eskuratu daiteke, (sailkapenak, saioak, parte-hartzaileak...)