Txotxongiloen bisita izan zuten ludotekan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 9a

Amaraun ludotekak hasi du ikasturtea, eta ondo hasteko txotxongilo saioa antolatu zuten ostegunean. 30 lagun inguru bildu ziren txotxongiloez gozatzeko. Txotxongilo saioaren ondoren, sorpresa ugari izan zituzten, musika, dantza eta abestiak. Gainera begiraleak mozorrotuta atera eta beste dantza bat egin zuten bertan zeuden guztiak dantzan jarriz. Ikasturtean zehar ekintza ugari antolatuko dituztela ere iragarri zuten begiraleek.