Berriro ere, I. erregionaleko derbia ikusi zuten lehengo larunbatean, urriaren 9an, Michelin kirol guneko futbol zelaian bertara hurbildu ziren zaletuek.
Denboraldi honetan Ostadar eta Texas Lasartearra herriko taldeen arteko lehen norgehiagoka zen hau eta Ostadarrek eraman zituen hiru puntuak.
Fisikoki partida gogorra izan zen jokalari guztientzat. Izan ere, falta ugari egin ziren. Baina futbola ere ikusi zen zelaian. Batez ere, Igor Berek eta Iñigo Zelarainek zuzentzen duten Ostadarren taldearen eskutik.