09 Beñat Elizaldek brontzezko domina lortu du Bartzelonan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 9a

Aurreko asteburuan LOKEko judokek hainbat lehiaketa izan zituzten Euskal Herririk kanpora: Beñat Elizalde Bartzelonan, kadeteak Pauen eta Mario Garrido Hondarribiko Ama Guadalupeko Allerru taldearekin Sizilian taldekako txapelketa batean.

Brontzezko domina
Beñat Elizaldek Bartzelonako Nazioarteko Txapelketan hirugarren postua eskuratu zuen.
Sei borroka egin zituen lasarteoriatarrak eta maila ona erakutsi zuela azpimarratu digu Gorka Aristegi bere entrenatzaileak.
Brontzezkoa, denboraldi hasiera honetan Elizaldeklortu duen bigarren domina da eta entrenatzailearen ustez, “prestakuntza ona egiten ari da txapelketa handiei begira.”

Bosgarren postuak
Bestalde, kadeteak Pauen egon ziren igandean, urriaren 10ean, eta Josu Olmosen bosgarren postua da nabarmentzekoa.
Era berean, Mario Garridok ere Ama Guadalupeko taldearekin bosgarren postua eskuratu zuen Sizilian.