Goizeko 11:00etan, San Pedro parrokian meza entzun ahalko dute eta bertan Alboka Abesbatzak, Patxi Etxeberria bertsolariak, trikitixa taldea eta dantzariek parte hartuko dute.
Irteeran, Ostarte taldeko gazteek loreak banatuko dizkiete pertsona adinduei. Ostean, 12:30ean, Lasarte-Oriako Biyak-Bat erretiratuen elkarteko abesbatza entzuteko aukera egongo da, Manuel Lekuona kultur etxean. Azkenik, 14:00etan, 870 pertsona adindu bilduko dira Michelin kirolguneko pilotalekua egingo den bazkarian.
Omenaldiak
Ohikoa den bezala, bazkarian parte hartzen duten pertsona adinduenak omenduko ditu Udalak bazkalostean. Hauek Maximiano Castro, 1914. urtean jaioa, eta 1918an jaiotako Josefa Ignacia Otaegui dira.
Honetaz gain, oroigarri bat jasoko dute aurten 80 urte bete dituzten edo beteko dituzten 23 herritarrek, 11 gizon eta 12 emakumek, hain zuzen ere.