Maximiano Castro eta Josefa Ignacia Otaegui omendu zituzten

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 11

Atzo, igandea, pertsona adinduen egun handia izan zen Lasarte-Orian. Hori ospatzeko, lehenik San Pedro parrokian meza entzun zuten. Alboka Abesbatzak, Patxi Etxeberria bertsolariak eta Amalur eskolako trikitixa taldea eta dantzariek parte hartu zuten meza girotuaz.
Irteeran, Ostarte taldeko gazteek loreak banatuko zizkieten pertsona adinduei.
Ostean, amalur trikitixa eta pandero eskolakoek kalejira alaian Manuel Lekuona kultur etxerako bidea egin zuten, kalean zeuden herritara guztiak jaialdira gonbidatuz.
Izan ere, Lasarte-Oriako Biyak-Bat erretiratuen elkarteko abesbatza entzuteko aukera egon zen, Manuel Lekuona kultur etxean. Mª Luisa Cortajarenaren zuzendaritzapean, abesti ezagunak, hala nola, Parte Vieja Donostiarra, Clavelitos edo Ilunabarra eskaini zituen abesbatzak, baita Biyak Bat erretiratuen elkarteko ereserkia ere.

Omenaldiak

Ohikoa den bezala, bazkaria egin zen eta honetan, parte hartzen duten pertsona adinduenak omendu zituen Udalak. Hauek Maximiano Castro, 1914. urtean jaioa, eta 1918an jaiotako Josefa Ignacia Otaegui dira.
Honetaz gain, oroigarri bat jaso zuten aurten 80 urte bete dituzten edo beteko dituzten 23 herritarrek, 11 gizon eta 12 emakumek, hain zuzen ere.