Ostegunean hasiko da berriro ostegunetako zinea

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 13a

Okendo Zinema Taldeak, udalaren laguntzarekin antolatzen duen ostegunetako zinea berriro da martxan. Urrian bi filma eskainiko dituzte eta azaroan beste bi. Hasteko En tierra hostil filma aukeratu dute, Kathryn Bigelow zuzendariarena. Eskainiko dituzten hurrengo filmak Precious (urriaren 28an), La cinta blanca (azaroaren 11n) eta 80 egunean (azaroaren 25ean) dira. Filmak Manuel Lekuona Kulturetxean eskainiko dira gaueko 21:30ean eta sarrera 4,20 eurokoa izango da.