Pili Bodegas bigarren izan zen 3 Hondartzetan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 15a

Lehengo igandean, urriaren 10ean, Donostian 3 Hondartzetako XXI. Amstel krossa egin zen.
Herritar ugarik parte hartu zuten 10 kilometrotako proba honetan, baina nabarmentzekoak dira bi lasarteoriatarren, Pili Bodegas eta Jose Luis Delgadoren postuak.
Pili Bodegasek emakumezko beteranoen bigarren postuan lortu zuen, 38 minutu eta 26 segunduko lasterketa egin ondoren.
Jose Luis Delgadok, berriz, hamahirugarren postua lortu zuen seniorretan, 34:50 denborarekin.