Larunbateko meza ez da grabatuko

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 15a

Aurreko bi asteetan, ETBk San Pedro parrokiko larunbateko meza grabatu du igandeko ETB1eko Meza Santua programan eskaintzeko. Aste honetan ere elizkizuna grabatzekoak ziren, baina igandean Vatikanoan Andoaingo Ama Kandidaren kanonizazio egingo da eta ETB kateak hori zuzenean ematea erabaki du. Hori dela eta, ez da larunbatean mezarik grabatuko.