Nikaragauako enbaxadak jakin arazten du, asteburu honetan Donostian bulego bat irekiko duela eremuan bizi diren nikaraguarrek hainbat izapide egin ditzaten, hala nola, dokumentuak legeztatu, pasaporte berria eskatu, pasaportea berritu, konstantzia, jaiotze eta ezkontzen inskripzioa edo notario-eskriturak. Era honetara, ez dute Madrilera joan beharrik.
Esperanza Latina elkarteak Antiguoko Aizgorri kaleko 20. zenbakian duen bulegoan egingo dira tramiteak, larunbatean 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara eta igandean, berriz, 9:00etatik 13:30era.
Ordua eskatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, deitu 915 555 513 edo 943 212 370 telefono zenbakietara.