Haur eta gaztetxoek badute non gozatu: Ludoteka eta Gazte Kluba

Txintxarri Aldizkaria 2010ko urr. 15a, 02:00

Lasarte-Oriako haur eta gaztetxoak zorteko dira, lagun berriak egiteko eta ondo pasatzeko lekua baitute. Txikienek Amaraun ludoteka dute astelehenetik ostegunera eta gazteenek, gaurtik aurrera, ostiraletan Gazte kluba izango dute.

Ludoteka

Amaraun ludotekak hasi du ikasturtea, eta ondo hasteko txotxongilo saioa antolatu zuten ostegunean, urriaren 7an. 30 lagun inguru bildu ziren txotxongiloez gozatzeko. Txotxongilo saioaren ondoren, sorpresa ugari izan zituzten, musika, dantza eta abestiak.
Ikasturtean zehar ekintza ugari antolatuko dituztela ere iragarri zuten begiraleek.

Gazte kluba

Honetaz gain, 9 eta 12 urte arteko gaztetxoek Gazte kluba ezagutzeko aukera dute gaur. Gainera, ezkontza bateko dantzaldira gonbidatuak daude hurbiltzen diren guztiak.
Hasiera berezi honen ostean, ostiralero tailerrak, jolasak eta eskulanak egingo dituzte Klubeko gaztetxoek.