Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiral gauean Mantisa taldeak kontzertua eskaini zuen Jalgi kafe-antzokian. Talde hau Zarautzen orain 6 urte eta bere lehen diska Gor disketxeak argitaratu berri die, laukoteak bizitakoak jasotzen dute hamasei abestietan; musika eta letren bidez forma eman diete esperientzia horiei. Iosu Gonzalez, Ganix Illarramendi, Iñigo Azkue eta Iñaki Castroren asmoa buru-belarri zuzenekoekin aritzea da eta horren islada ostiraleko kontzertua. Giro ederra jarri zuten, gogoz eta indartsu aritu baitzen laukotea eta ikusleek ederki gozatu zuten emanaldia.