Atzo, igandea, ospatu zen Buruntaldeko Ibilbideen III. Eguna. Egitasmoa hau lehenengo aldiz 2007an antolatu zuten Buruntzaldeko Udalek, bigarrena iaz izan zen eta arrakasta ikusirik hirugarrena antolatzea erabaki zuten. Gainera aurten Lasarte-Oriako kiroldegiak zuen antolaketaren ardura.
Pena izan zen jeiki eta eguraldi txarra ikusi izana lehiotik; giro hori ikusita, seguruenik bat baino gehiago, nagikeriak jota, ez zen animatuko ibilbideren bat egitea, baina hala ere, jende ugari bildu zen eguraldiari aurre eginez inguruko herritako paisai eta bidezidorrak ezagutzeko eta gozatzeko asmoz.