10 milioi baino gehiagok egin zuten greba

Txintxarri 2010eko urriaren 18a

Greba orokorra arrakastatsua izan da. Industrian, eraikuntzan, garraioan, Estatu osoan, hainbesteko gehiengoak jarraitu du gobernuak berak onartu egin behar izan duela. Madrilen eta Valladoliden (Michelin) poliziak eraso eta zikindu egin zuen piketeen egitea grebarik zabalenean, elkartuenean eta liskar gutxien izan dituenean. Euskadin ELAk eta LABek parte ez hartzeak kaltetu egin zuen grebaren masibotasuna. Manifestazioak orain arte izan diren handienetarikoak izan ziren, 500.000 lagun Madrilen, 400.000 Bartzelonan eta 2 milioitik gora estatu osoan.
Berriro ere langileen mugimendu sindikala buru jarri da kapitalismo harrapatzaile eta bere instituzioen neurri antisozialen aurka, hala nola FMI edo europako eta munduko banka. Europan ekintza eguna hainbat manifestazio eta ekintza eta Europako hainbat lekutatik iritsitako 100.000 pertsonek Bruselan egingiko kontzentrazioan bihurtu da.
Zapatero gobernua, milioika langileek emandako botoekin jarria, suntsitzera bideratuta dago, izan ere, merkatu finantzieroek markatzen dutena aplikatzen du eta gainera hauen aurrean makurtu egiten da. Krisi finantzieroarekin milaka empresa suntsitu eta langileria hondoratu zuten horiek krisia azpikoek ordaintzea nahi dute, baina beraien desioen aurka, mugimendu sindikala erreakzionatzen hasi da. Irailaren 29ko greba orokorra lehenengo eskailera-maila da.
Eta orain zer? Ez dugu erne egoteari utzi behar gobernuaren hertsitasunaren aurrean, irailaren 29ko greba orokorra langileriaren egoeraren aldaketaren aldeko lehenengo pausua izan da. Orain inoiz baino gehiago egin behar dugu lan elkarrekin, dagoen banaketa sindikal hau gaindituz, presionatzen jarrituz proposamenekin krisi honek bidezko irteera izan dezan.
Lan erreforma kanpora! Erretiroaren adina 67 urte arte luzatzeari ez! Erretiratu ahal izateko kotizazio urteen kopurua luzatzeari ez!

Erredakzioak itzulia

Lasarte-Oriako Michelineko ESK sindikatua