Hurrengo igandean, urriaren 24ean, Oria beheko eremuko odol-emaileek hitzordua dute Adunan. Bertan Lasarte-Oriako herritarrez gain, Aduna, Aia, Andoain, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Hernani, Ibarra, Irura, Orio, Tolosa, Urnieta eta Usurbilgoak ere bilduko dira urteko bilkura egin eta odol-emaileei omenaldi xumea egiteko.
Aduna, Zizurkil eta Villabonako odol-emaileen ordezkaritzak antolatuta, goizeko 11:00etan, Andre Maria Jasokundearen parrokian meza izango dute nahi dutenek. Ostean, 25, 40 eta 50 odol-emari egin dituzten emaileei oroigarri eta diploma banaketa egingo zaie eta odol-emaile bikainei ere omenaldia egingo zaie. Eguna modu ezin hobean amaitzeko, 14:00etan bazkaria izango dute Adunako Aburuza sagardotegian.