Erketz Euskal Dantza Taldeak entsegu irekiak aurkeztu nahi ditu Dantzaren Lagunak taldearen bidez. 15 urtetik gorakoentzat daude bideratuak saio hauek. Beraz, plazan gogoarekin begira ez geratzeko, orain da zure aukera.
Dagoeneko entsaioak hasi dira; asteartero izango dira, urriaren 19tik aurrera, arratsaldeko 20:00etatik 21:30era Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Zumaburuko eraikinean. Doan da eta parte hartzeko entsaiora azaldu besterik ez duzu, animatu!