Asteazkenean, urriaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Manuel Lekuona kultur etxeko haurren liburutegian, Ipuinaren ordua-ren saio berria egongo da. Oraingoan, 6 eta 8 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendua egongo da. Hauek Koruko Zurutuzaren ipuin harrigarriak ezagutzeko aukera izango dute.
Ikasturte honetako, ipuin kontalarien orduko bigarren saioa da hau. Ipuin kontaketa guztiak 18:00etan hasiko dira. Honetaz gain, Korukoren esku dauden sei eta zortzi urtekoen saioak, urriak 20, azaroak 17 eta abenduak 1ean izango dira.
Lasarte-Oriako Udalak jakin arazi duenez, baldintza gutxi batzuk bete beharko dira ipuin kontalarien saioetan, hala nola, saioetara puntual iristea, programan azaltzen diren urteak errespetatzea, behin ipuina hasi eta gero gelatik ez ateratzea eta haurrak bakarrik egotea.