Saneamenduko kolektore intertzeptore orokorraren lanekin jarraituz, bihar, urriak 19, trafikoarentzat itxiko dute Loidi kaleko N-1 errepide azpiko pasabidea, hau da, Adurizeko lurrazpiko pasabidea eta hiru astez ezingo da bertatik igaro.
Era berean, beste lan batzuk aurreikusita daude ibai ondoko pasealekuan, Hipodromo Etorbidearen eta Ola Kalearen artean. Horren ondorioz, oinezkoentzako pasabidea itxita egongo da gune horretan bi hilabetez gutxi gorabehera.
Alkatetzak barkamena eskatzen du sortu daitezkeen eragozpenengatik.