Elkarte honek Afrikako hainbat herrialdeetan egindako argazkiak ikusteko aukera egongo da Manuel Lekuona kultur etxean asteartetik urriaren 28ra arte, 18:00etatik 21:00era.
Erakusketa
Estatuko hainbat hirietan egon den erakusketa honetan, kultura desberdinen aberastasunak, folklorearen koloreak eta tradizioetako baloreak aurkezten zaizkie ikusleei.
Era honetara, Afrikaren errealitatea ezagutu eta kultura hauekiko jarrera positiboa sortu nahi du Prosalusek ikuslengan.
Era berean, irudi horien guztien bidez, Afrikak Milurtekoaren garapen helburuak betetzeko dituen erronkak ere ezagutuko ditu erakusketa honetako ikusleak.
Gaurko munduan irudiak duen garrantzia kontuan hartu du Prosalusek eta helburua, esperientzia estetiko baten bidez, ikusleengan erantzun etiko bat sortzea da.