Honela, aste kultural honi hasiera emateko gaur arratsaldeko 19:00etan, lunch-a eta ohorezko ardoa eskainiko zaie elkartera hurbiltzen diren bazkide, lagun eta gonbidatuei.
Lehiaketak eta hitzaldia
Astean zehar, hainbat lehiaketa antolatu ditu elkarteak bere egoitzan.
Asteartean, mus txapelketa egongo da eta asteazkenean, tute txapelketa. Ostegunean, berriz, 18:00etatik aurrera, patata tortila eta potora tiratzekoa lehiaketa egingo dira.
Egun honetan, gainera, Futbola Lasarte-Orian hitzaldia eskainiko du Mikel Etxarri entrenatzaile eta kirol-esatariak.
Haurren eguna
Ostiralean, haurren arratsaldea izango da. Lehenik, 18:00etatik aurrera, marrazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute elkartera hurbiltzen diren haur eta gaztetxoek.
Ostean, pailazoen emanaldiarekin ederki gozatuko dute, baita elkarteak prestatuko dituen txokolate eta txurroekin ere.
Emanaldiak eta bazkaria
Azpimarratzeko beste ekintzak elkarteko taldeen emanaldiak izango lirateke, batetik larunbatean, Semblante Rociero koruarena eta bestetik, igandean Duende Flamenko taldearena.
Hau igandean antolatu den, herri bazkariaren ostean izango da. Arratsalde honetan, gainera lehiaketen saribanaketa egingo da. Eta asteari amaiera emateko, salbe rozieroa eta Andaluziako ereserkia abestuko dira.
Antolatzaileek, bazkideak eta lagunak hauetan parte hartzera animatu nahi ditu, baita beste ekitaldietara gerturatzea ere.