Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro bat emango du elikagaien kalitateari eta segurtasunari buruz.
Ikastaroa urriaren 19an eta 20an izango da, Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Informazio gehiagorako edo izena emateko, deitu 943 53 33 03 telefonora.