Atzo hasi zen VIII. Aste Kulturala Semblante Andaluz elkartean eta igande arratsaldean bukatuko da. Hasiera ona emateko, ohitura den bezala ohorezko ardoarekin egin zuten, bertan udaleko errepresentazioa ere gonbidatu zuten, hala nola Jesus Zaballos eta Iñaki Mujika han izan ziren.
Programazio betea dute aste honetan, gaur arratsaldean, 19:00etatik Mus txapelketa dute eta bihar, ordu berean Tute txapelketa izango dute. Ostegunean 18:00etan patata tortilla lehiaketa dute, gero potora tiratzeko lehiaketa eta 19:30ean Mikel Etxarri herritarrarekin Futbola Lasarte-Orian solasaldia izango dute. Ostiralean haurrentzako marrazki lehiaketa ospatuko dute 18:00etan eta gero pailazoak eta txokolate jana izango dute. Larunbatean Semblante Rociero abesbatzaren emanaldia izango dute arratsaldeko 18:30etik aurrera. Asteari amaiera emateko igandean bazkaria prestatu dute eta gero 18:00etan, Duende flamenco taldearen dantza-saioa izango dute; arratseko 19:00etan sari banaketa egingo dute eta salbe rozioeroa eta Andaluziako ereserkia abestuko dituzte.