Gaur ere ipuinen munduaz gozatzeko aukera dute haurrek

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 20a

Ipuinaren ordua eskainiko du Koruko Zurutuza ipuin kontalariak 6, 7 eta 8 urteko haurrentzat. Haurren adina errespetatu egin behar da eta gainera haurrak bakarrik egongo dira liburutegian. Behin ipuina hasi eta gero, ezin da gelatik atera. Antolatzaileek saioak puntu-puntuan hasiko direla gogora arazi nahi dute, beraz puntualitatea eskertuko dute.