Eusko Jaurlaritzak aurten kiroleko Euskadi saria Joko Olinpikoetan parte hartu duten kirolari euskaldunei ematea erabaki du.
Asteazkenean, Getxoko Fadura Hobekuntza teknikoko Zentroan banatu ziren sariak.
Kirolarien izenean, Richar Oribe igerilariak, joko olinpikoetan behin baino gehiagotan parte hartu duen Maider Telleriak, 1960.an olinpiko izan zen Juan Carlos Migoyak eta Iker Fernandez neguko joko olinpikoetan aritu den eskiatzaileak jaso zuten saria Patxi Lopez lehendakariaren eskutik.
Lehendakariaz gain, hainbat politiko, Blanca Urgell kulturako sailburua edo gonbidatua izan zen Jaime Lissavetzky Kirol arloko Estatuko idazkaria egon ziren bertan.
Era honetara, 1900 urtetik hona udako eta neguko Joko Olinpikoetan, zein 60. hamarkadatik egiten diten Joko paralinpikoetan egon diren 252 kirolari izan dira sarituak. Horien artean, Jon Tecedor eta Maialen Chourraut lasarteoriatarrak daude, baita Amaia Andres LOKEko atletismoko entrenatzailea ere.