Infantil mailako judokek brontzezko bi domina ekarri dituzte Sauvagnonetik

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 21a

Lehengo igandean, LOKEko infantil mailako judokek Frantzian, Sauvagnoneko nazioarteko txapelketan bi brontzeko domina lortu zituzten.
Gorka Aristegiren taldeko hiru kirolarik parte hartu zuten bertan eta Oscar Garrido eta Fermin Balda izan ziren hirugarren postua eskuratu zuten bi herritarrak. Frantziako, zein Estatuko hainbat borrokalari aurre egin behar izan zieten eta lan ona egin zuten LOKEko gaztetxoak.
Orain, hilabete amaierako Avilesko Hiria sarian parte hartzeko prestatzen ari dira.