Lasarte-Oriako haurren liburutegian irudimenaren munduan murgildu daitezke herriko txiki eta gaztetxoak, bertan dauden libururekin. Baina beste era bat ere badute, Ipuinaren ordua.
Asteazkenean, Koruko Zurutuzaren txanda izan zen. Honek 6 eta 8 urte arteko taldetxo bati hainbat ipuin kontatu eta antzezpen txikia egin zien.
Esate baterako, behatz handiatu bat zuen neskatoaren istorioa ezagutu zuten.
Hurrengo saioa, astelehenea, urriaren 25ean izango da, 18:00etan. Pello Añorgaren eskutik, 4 eta 5 urte bitarteko haurrek istorio ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.