Pasabideen mozketak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 21a

Saneamenduko kolektore intertzeptore orokorraren lanak direla eta, Loidi kaleko N-1 errepide azpiko pasabidea, hau da, Adurizeko lurrazpiko pasabidea hiru astez trafikoarentzat itxita egongo dela gogorarazi du Udalak.
Era berean, Okendo eremuko berritze lanak direla eta, Hipodromo Etorbidearen eta Ola Kalearen arteko ibai ondoko oinezkoentzako pasabidea itxita dago eta bi hilabetez ezingo da bertatik igaro.