Aurreko urteetako arrakasta ikusirik, urtero gai ezberdinak jorratzen saiatzen dira, aurten teknologia berrienganako adikzioa, alzheimerra, tabakoa eta transplanteak izango dira.
Adituak
Astelehenean, Enrique Echeburua Psikologia klinikoko katedraduna teknologia Berrien eta sare sozialenganako adikzioari buruz jardungo da.
Alzheimerra izango da gai nagusia asteartean. Gaixotasun honetan benetan zerk axola duen izango dute hizpide Gurutz Linazasoro Neurologoak eta Pablo Martinez Lage Ikertzaileak.
Javier Laparra neumologoak, asteazkenean, tabakoarenganako adikzioa nola gainditu azalduko du.
Eta jardunaldiei amaiera emateko, Transplanteak: Denon beharra hitzaldia izango da, Luis Balenciaga ATCORE Euskadiko bihotz eta biriketako transplantatuen elkarteko bokala, Garikoitz Lasa Kardiologiako espezialista eta Miren Telleria hemodinamikako medikuaren eskutik.
Interesatuak bazaudete, hurbildu kultur etxera.