Prosalus Gobernuz Kanpoko Erakundeak ekarritako Afrika eta Milurtekoaren garapen helburuak erakusketak asteartean ireki zituen ateak Manuel Lekuona kultur etxean.
Honetan, Afrikako hainbat herrialdeetan egindako argazkietaz baliatuz, kontinente honek Milurtekoaren garapen helburuak betetzeko dituen erronkak azaltzen ditu erakundeak.
Afrikako errealitatea eta honek eman beharreko pausuak ezagutzeko aukera dago Lasarte-Orian, urriaren 28ra arte.