Fibromialgia eta neke kronikoaren sindromea dira nerbio sistema zentralean disfuntzioak sortzen dituzten gaixotasun nagusiak.
Lasarte-Oriako herritarrek hauei buruz gehiago jakin zezaten, Bizi Bide elkarteak hitzaldia eskaini zuen asteazkenean Manuel Lekuona kultur etxean.
Elkarteko lehendakaria den Arantza Alcibarrek eta Leila Govillard psikologoak eskaini behar zuten hitzaldia. Baina lehendakariaren ondoeza zela eta, azken hau izan zen herriko hainbat emakumeren aurrean aurkeztu zena.
Govillard-ek fibromialgia gaixotasunaren datu historikoak eskaini zituen hasieran, hala nola, OMSek 1992an gaixotasuna zela onartu zuela.
Gaixotasunaren sintomak, honen diagnosia eta tratamenduari buruz ere mintzo zen, baita psikologikoki gaixoarengan eta familiarengan izan dezakeen eraginari buruz ere.
Era berean, Bizi Bide elkarteak eskaintzen duen zerbitzua azaldu zuen eta azkenik, bertan zeuden emakumeek galderak egiteko aukera izan zuten.