21 35.000 euroko saria Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 21a

Osteguneko, urriaren 21ko ONCEko zozketak 35.000 euroko saria ekarri du Lasarte-Oriara. Eladino Ferreirak, Kale Nagusiko kioskoko arduradunak saldu du boleto saritua.
Gogoratu behar da, duela hilabete gutxi, abuztuaren 28ko zozketan, hain zuzen ere, Ferreirak berak saldutako bost boletok 25.000 euroko saria izan zutela bakoitzak.