Teatro Paraiso taldeak Hamelingo txirulariaren ipuin ezagunaren moldaketa dakar larunbatean, 18:00etan Manuel Lekuona Kultur etxeko aretora, Txirulari Magikoa.
Istorio ezagun hau zintzotasunaren garrantziaren gaineko hausnarketa egitera bultzatzen dituen errima, musika eta antzerki joko bat da.
Familia osoak gozatu dezake, antzerkia eta musika bateratzen dituen antzezlan honetaz, baina bereziki 7 eta 11 urte arteko gaztetxoentzat zuzendua dagoen saioa izango da eta hauen parte hartzea ere garrantzitsua izango da istorioan zehar.
Murgildu zaitezte, beraz, larunbatean Hamelingo herrian eta bertan zer gertatzen den jakingo duzu, 3,15 euroren truke.