Wha Wha Buga Band kontzertuan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 22a

Lasarte-Oriako Udalak eta Xpression kultur elkarteak antolatzen dituzten Gazte kontzertuen barruan, gaur, 20:00etan Donostiako Wha Wha Buga Band entzun ahalko da Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegian.
Neskez osatutako talde honek, 60. hamarkadako pop-aren kutsua du. Abestien tematika originala eta gizarte gaiekin lotutakoa da. Moldaketa landuak aurkeztuko dituzte, izan ere, gitarra, baxua, teklatua, bateria eta saxoa osatzen dute talde hau.
Talde honen grina eta indarra ezagutzeko, gaur kultur etxeko kafetegian eskaintzen duten kontzertua duzue.