Teatro Paraiso taldeak Hamelingo txirulariaren ipuin ezagunaren moldaketa eskainiko du gaur arratsaldeko 18:00etan Manuel Lekuona Kultur etxean, Txirulari Magikoa.
Istorio ezagun hau zintzotasunaren garrantziaren gaineko hausnarketa egitera bultzatzen dituen errima, musika eta antzerki joko bat da.
Familia osoak gozatu dezake, antzerkia eta musika bateratzen dituen antzezlan honetaz, baina bereziki 7 eta 11 urte arteko gaztetxoentzat zuzendua dagoen saioa izango da eta hauen parte hartzea ere garrantzitsua izango da istorioan zehar.
Murgildu zaitezte, beraz, gaur Hamelingo herrian eta bertan zer gertatzen den jakingo duzu, 3,15 euroren truke.