24 Odol emaileei omenaldia Adunan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 24a

Jakina da odola ordezkaezina dela, ezin dela laborategi batean sortu, beraz lortzeko modu bakarra emaileen bidez da.
Hortan dabil urte 1982an sortu zenetik Odol Emaileen elkartea. Guztira 72 delegazio eta 400 boluntario baino gehiago ditu. Horietako batzuk hilabete bakoitzeko azken astelehenean Lasarte-Oriako anbulatorioan egoten dira, odola ematera hurbiltzen diren herritar guztiei laguntzeko.
Atzo goizean, Adunako Jasokundearen elizan meza entzun eta gero, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Oria Beheko ordezkaritzak intsigniak eta diplomak banatu zituen odol emaileen artean.
Insignia eta diplomen banaketan, Billabona, Aduna eta Zizurkilgo alkatesek parte hartu zuten. Ekitaldia hasi aurretik aurkezpena egin zuen Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko lehendakaria den Sabin Urzelai-k. Eskerrak eman zien guztiei. Izan ere, urtero antolatzen duten ekitaldi honen helburua, urtez urte odola ematen jardun direnei omenaldi xumea egitea da. Atzoko ekitaldian Lasarte-Oriako odol emaileekin batera, Aia, Andoain, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Hernani, Ibarra, Irura, Orio, Tolosa, Urnieta eta Usurbilgoek hartu zuten parte.
Ekitaldiaren ondoren, Aburuza sagardotegian bildu ziren bazkari eder bat egiteko asmoz eta ekitaldiari amaiera ezinhobea emateko