24 Arrieskalletakoak oinez joan ziren Leitzara

Txintxarri Aldizkaria 2010eko urriaren 24a

Arrieskalleta elkarteko 30 lagun inguru oinez joan ziren atzo Berastegitik Leitzara eta gero han bazkaldu zuten elkarteko beste kide batzuekin batera Gurazmendi elkartean. 9:00etan abiatu ziren autobusez Tolosara, handik beste batean Berastegira, hemendik oinez Leitzara joateko.
Ia lau ordu behar izan zituzten Berastegitik Leitzara bidea egiteko. Hasieran eguraldi oso ona izan bazuten ere, helmuga iristear zirela euria hasi zuen eta bustita iritsi ziren Gurazmendi elkartera uste baino beranduago, arratsaldeko 15:00etan. Bazkaria prest zuten bertan, oinez iritsi ziren 27 lagunek. Horietatik 7 haurrak ziren eta ederki pasa zuten guztiek bazkal ostean